XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

... istant bateko gaitzak eraman du gure Xiberuko mendi, lili, erreka, zuhaitz, ihizi, haran, etxeko jaun eta etxetiarren bai eta ofiziale eta langileen izenak oro buruanbarnetik eta xehekijosten dakiten bakarretarik genuen Jean Louis Etchecopar, Bordeleko klinika ospetsu batean.

Beharrik, Iruriko eliza ttipia bere ingurukoez tanpez bete dela ehorzketa xume bezain hunkigarrien karietarat eta parrokiako apezak ospakizun xume bezain ederra egin diola nik segurik preziatu dudan solas hanpatu gabeko prediku goxo batekin.

Euskal Herri handiko ikasi edo direlako intelektual gehienak itsas bazterreko mainuetan zitezkeen Xiberuko pago ederrenetarik hor bet-betan herio latzak lurreratu zuelarik, alta inguruko oihana beraz, egiazko nigarrez hipaka entzuten ahal baitzen.

Baina ehorzketa horren astiria zoragarria izan zen Xiberuan bezala Akitania osoan ere seguraski.

Lurrak bederen gure Jean Louis berriz ongi beretua zuelako seinalea.

Baionako Euskal Museoa berriz irekiko...

Baionako Euskal Museoak berriz lehengo bere tokian, erran nahi baita Dagouretenia-n, ireki beharrak ditu bere ateak zinezko museo bezala, 2001. urtean.

Baionako Herriko Etxe edo udalaren errana! Bigarrena edo hirugarrena eta ez beharbada aurtengoan azkena! Zergatik hainbeste aldiz errepikatu hain urrun baizik obratuko ez den berria?

Anartean, lehen hor ziren puska eta ondare zainketa lan eta gaineratikoek jarraitzen dute Champacirc;teau Neuf edo Gaztelu Berri izen galantez deitu kaserna zaharberrituko bazter batean.

Ospe handitan estrenatu ere da hemen iragan uda aitzinttoan euskal pilotaz ikusgarri bat.

Eta hau, aski bitxi dena, jende askok uste ukan du horretan erakusketa bat egiteaz geroz museoa, lehenengoaren ordaina, berriz bidean jarria zela, hots berriz irekia.